Boletus pseudoregius
Boletus pseudoregius | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Irudi gehiago | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Boletaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Butyriboletus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Butyriboletus pseudoregius D. Arora & J. L. Frank | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Boletus pseudoregius (Butyriboletus pseudoregius) Boletaceae familiako onddoa da.[1]
Sinonimoa: Boletus speciosus.
Deskribapena
Kapela: 5 eta 14 (18) cm. arteko diametrokoa, globo formakoa edo hemisferikoa eta gero, ganbiletik ganbil-lautura, ertza pixka bat soberakinekin, makurretik laura eta gingildun-bihurgunetsua zahartzean. Azala zati txikitan bereizten da, iletsua da, baina gero joan egiten zaio, arrosa-andere-mahats kolorekoa, zenbait tonu purpura-arrosekin, eta gero arrosa-okreak.
Tutuak: Finak, itsatsiak, baina hutsune biribil batekin oinaren jiran, hori bizitik hori-beix kolorekoak.
Poroak: Txikiak, biribilduak, tutuen kolorekoak eta berde-urdin kolorea hartzen dute hatsarekin sakatzean.
Hanka: 5-15 x 2-5 cm-koa, oboidea eta zahartzean zilindriko-klabiformea, baina beti erraboilduna oinarrian; horixka goian eta kapelaren kolorea oinarrian eta erdiko zati batzuetan; oinaren koloreko sare finez estalita dago.
Haragia: Zuri-horixka, azalaren azpian tonu gorrixkak ditu, oinekoa horia da, eta tonu gorrixkak, kortexean, galerietan eta oinaren oinarrian, moztean urdindu egiten da; usain eta zapore atseginekoak.[2]
Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Pseudoregius epitetoa berriz latinezko regius, errealetik eta grezierazko antzeko-tik, boletus regius delakoaren oso antzekoa delako.
Jangarritasuna
Jangarri bikaina, oina izan ezik, pixka bat larrukara baita.[3]
Nahasketa arriskua
Boletus appendiculatus-ekin nahas daiteke.
Sasoia eta lekua
Hostozabalen basoetan agertzen den espezie berozalea da, haritz, arte eta pagoetan batez ere.
Banaketa eremua
Europa eta Ipar Carolina.
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas.. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 166 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 491 or. ISBN 84-282-0540-X (T.2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
Kanpo estekak
- Datuak: Q17153021
- Multimedia: Butyriboletus pseudoregius / Q17153021